X
    Categories Poesía

Zu eta biok

 

Zu eta biok,
zimurtuko ez den lore sorta ikustezina
hutsaren amets gelditua
ezintasun goxoa

zu eta biok,
zentzubako soez eraturiko urteak
itxaropenak hornitutako arriskua
irrifar egiteko desenkusa

zu eta biok,
izan ez denaren bukaera gure aurrean
ahanzturaren mehatxu erreala
paradisua usteldu zuen nahia.

 

(«Izarrak itsasoan hiltzen dira» liburuan argitaraturik 2004 urtean)

David Tijero Osorio:
Related Post