X
    Categories Poesía

Xuxurlatuz

 

Zugandik hurbil,
elkarrekiko ahal garen bezain hurbil
baina elkar ukitzeke
senti dezaket nola ito nazakeen zure arnasak
zaurkor sentiaraziz so horren esanahia asmatu ezinik
hitz goxoak xuxurlatzeko eskatzen didazu
behin sentitu zenuela berbizitzeko
antzua dela gure amodioa, biok badakigu
hedonismo hutsak aztarnarik utziko ez duelako
iraganeko minari ekiten diogu
gure orainaldiaren justifikazioak bare gaitzan
susmagarriak izango garelarik beti
besteak bezalakoak ez izateagatik.

David Tijero Osorio:
Related Post