X
    Categories Poesía

Udazkenaren amaiera

 

Zuhaitzetatik joan da udazkena
txoriek irekitako bidetik
haizeak urrun eraman zuen
biluzik geratu da basoa
margul eta zurtz gure aurrean
orbela lur bihurtuz doa
zuriz estaliko den lur, hurrean
hits daude orain adarrak
gurasoen moduan seme-alabak abiatzen direnean
loaldirako azken urratsa izan dela
ulertzen hasiak gara.

David Tijero Osorio:
Related Post