X
    Categories Poesía

Tximeleta zuriak

 

Laster niregana etorriko dira
eta ez dut lekurik izanen ezkutatzeko
ohean sartuta, aiduru nago
ba al dituzu entzutea?
milaka katu teilatuetan ibiliko bailiran…
hotza egiten du eta haizea disipatu eta gero
zeru beltza tximeleta zuriz bete da
leihotik ikus ditzaket, kristalean hiltzen
ailegatzen ari dira eta okerren bilduma
baino ez dut gorde zuretzat,
nire lagun bakarra
laster abiatuko naiz
negu aldea ezagutuko dut.

David Tijero Osorio:
Related Post