Skip to content

Poesía

Eguna gogoratuz nabil

                    Eguna gogoratuz nabil ilunabarrero egiten dudan legez hondartza ezkutuan irudiak bilatuz nabil ortzeko izarrak lotuz marra irudikarirekin bi dizdiratsu horiek zure begiak ahoa eratzen duten haien ondoan zure eskuak itsasoak laztanduriko hodeiertzakoak dira eta zerua bi zatitan hausten duen zure adatsean neure babesa aurkitzen dut gauero eguna gogoratuz nabil zeruari so baina zure bisaia baino ez zait azaltzen beste gauza batzuk oroitzen saiatu arren.

Leave a Comment

Gerra

Bart, goiko lurraldeetako gerraren oihartzunak esnatu gintuen ekaitz artifizialak gauari iluntasuna ebasten zion egunsentian, udaberriro jaiotzen den errekaren ura gorriz tindatuta jaisten hasi da eguerdirako, lehenengo zaurituak iritsiko dira orain itsaso bila doan odolaren eske.   («Gerran idatzi nizuna», 2013)

Leave a Comment

Textos para la exposición «Habitáre» (5-18 octubre en Bilbaoarte)

    Habitáre Onartzen zaituen errealitatea, ohikotasunaren unibertsoa, ezinegon intrinsekoa asetzeko aterpea, anatomiaren eta munduaren arteko mugaldea. Realidad que te acepta, universo de la rutina, refugio que sacia la inquietud intrínseca, frontera entre mundo y anatomía.   Civitas/Hiria/Ciudad Milaka bideen egitura, muga fisikoek eraturiko mapa, aniztasunaren bilgunea, munduaren laburpen trinkoa. Estructura de miles de caminos, mapa al que dan forma fronteras físicas, punto de encuentro de la diversidad, intensivo resumen del mundo.   Somnium/Amets egin/Soñar Bizitzari ihes egiteko leihoa, gure nahien eta beldurren islapen latza, asmaturiko oroitzapen ahula, ametsa. Ventana para huir de la vida, reflejo áspero de nuestros miedos…

Leave a Comment

Tximeleta zuriak

  Laster niregana etorriko dira eta ez dut lekurik izanen ezkutatzeko ohean sartuta, aiduru nago ba al dituzu entzutea? milaka katu teilatuetan ibiliko bailiran… hotza egiten du eta haizea disipatu eta gero zeru beltza tximeleta zuriz bete da leihotik ikus ditzaket, kristalean hiltzen ailegatzen ari dira eta okerren bilduma baino ez dut gorde zuretzat, nire lagun bakarra laster abiatuko naiz negu aldea ezagutuko dut.

Leave a Comment

Musika hila

    Musika hilak erakutsi zidan hamarkada honetako bisai iluna, erritmo dekadenteak ardatz dugu gure bizitzentzat diru bilakatzekoak garelako dena pantaila mutuetan bizi gara, gerra arrotz bateko soldadu galduak gara hiltzeko prest gaudenok jeneral ikusezinaren izenean existentziaren orbainak gara, amets barregarriak betetzeko programatuak, ispiluari lorturikoa azaldu ahal izateko, elkarrekiko etsaiak, elkarrekintza guztientzat garaipen minimoak biltzeko prest.   («Garaituen musika hila» liburutik, 2012)

Leave a Comment

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies