Zugandik hurbil, elkarrekiko ahal garen bezain hurbil baina elkar ukitzeke senti dezaket nola ito nazakeen zure arnasak zaurkor sentiaraziz so horren esanahia asmatu ezinik hitz goxoak xuxurlatzeko eskatzen didazu behin sentitu zenuela berbizitzeko antzua dela gure amodioa, biok badakigu hedonismo hutsak aztarnarik utziko ez duelako iraganeko minari ekiten diogu gure orainaldiaren justifikazioak bare gaitzan susmagarriak izango garelarik beti besteak bezalakoak ez izateagatik.
Leave a Commentolerkigintza
Asteburuko bizitza astearteko ordu txikietan urdin elektrikoa dario irratiari abesti debekatuak erritmo berripean lausoak elkarrekiko argi mehea islatuz laztan ikusezinez elkarri elikatuz hau amaitu egin da ez dago ahoskatu beharrik aitak denda ireki berri du itsaso uniformearen beste aldean semeak ikas dezan diruaren esklaboa izaten ezkontza hasi da prestatzen ama irla berdeko hiri beltzean askatasuna ezagutu nahi zuen alabarentzat teknologia berria dator gure hutsa apaltzeko urrun izango gaitezkeela baina ez duela axola, horixe dio telebistak belaunaldi hau agortuta dago gure hondartza ezezagunez beteko dira haiek ere gaztaroa edatekotan gogoko izango ez ditugun abestiak dantzatzeko olatuek ito egingo dituzte neska gazteagoak…
Leave a CommentZuhaitzetatik joan da udazkena txoriek irekitako bidetik haizeak urrun eraman zuen biluzik geratu da basoa margul eta zurtz gure aurrean orbela lur bihurtuz doa zuriz estaliko den lur, hurrean hits daude orain adarrak gurasoen moduan seme-alabak abiatzen direnean loaldirako azken urratsa izan dela ulertzen hasiak gara.
Leave a CommentAsier Serrano idazle eta abeslariak olerki-bilduma berri bat argitaratu du. Han, gure gizartearen analisi gordina egin du antiheroi baten gogoeten bidez. Eszeptizismoa eta desmitifikazioa dira lan honen ardatz nagusiak. Hamar urte igaro dira zure lehendabiziko poesia liburua, Bada hiri gorri bat, argitaratu zenuenetik, olerkigintza mundua utzi ez arren, azalduko diguzu poesia berriz ere argitaratzeko zergatia? «Bada hiri gorri bat» kaleratu eta lasterrera jarraitu nuen azken liburu honetarako poesiak idazten, gero alboratu egin nituen tarte luze batez. Bestelako proiektuetan egon naiz sartua, gehienak musikagintzara zuzenduak. Nire asmoa hori zen, poesia kantagintzarekin uztartzea. Behar bati erantzuten kaleratu dut azken liburu hau, berreskuratze…
Leave a Comment