X
    Categories Entrevistas

H. P. Lovecraft. Izuaren piztiak

Lovecraftek berak idatzitako esaldi batek laburtzen du mitoen esentzia: “Nire kontakizun guztiek, elkarrekin oso ezberdinak izan arren, oinarrizko ardatz bat dute; hau da, aitzinean beste arraza batzuk bizi zirela gure munduan eta haien konkistak galdu ondoren, egotziak izan zirela eta gaur egun Kanpoaldean bizi direla, noizbait Lurraren jabe izatekotan berriz ere”. Ideia horretatik abiatuta, egileak mundu beldurgarria eraiki zuen,Necronomicon liburu irudimentsua oinarritzat hartuta.

Literatura fantastikoa den arren, kontakizunak oso errealistak dira planteamenduari eta garapenari dagokienez. Esan liteke idazleak lotura bat sortzen duela gure errealitatearen eta gure amesgaiztoen artean, eta pertsonaiek sortutako ikarararen eta kuriositatearen arteko dualtasunean sakontzen duela. Lovecraftek sentsazio itogarria eragiten du irakurle ausartarengan ere; hainbat iradokizun eta hausnarketari esker, irudimenari eragin diezaion eta argumentuan erabat murgil dadin lortzen du-eta.

Ez da, ez, irakurle sentiberentzat literaturarik aproposena. Batek baino gehiagok ohe azpian begiratu beharko baitu lo egiterakoan, Lovecratf irakurri ondoren. Hala ere, interes nagusia ez da, apika, egilearen lanak eragin dezakeen laborria, baizik eta istorio harrigarri hauek agerian uzten duten idazlearen potret psikologikoa; pertsona zaila zen, entusiasta, misantropoa, arrazista, ameslaria… Eta agian izaera horregatik, hain liluragarria zaigu bere literatura, existentzia oinazetuaren isla hutsa.

Gaztezulo aldizkarian argitaraturiko erreseina: http://www.gaztezulo.com/profilak_view.php?uuid=74&id=esc

David Tijero Osorio:
Related Post