Ur geldoko ibai ahaztua gezurrezko zubirekin deuseztatutako dut
porlana lokatz bihurtuko da egun euritsuetan
perfekzio faltsuaren eiteak salatzeko
arima gabeko lorategi ofizialei egingo diet so malkoen zehar,
belar erruduna lehortu arte…
Egunero ikusten dudan eraikin altuek
hiri honen itsutasunaren laburpena erakusten didate
eta itsasoak zamaturiko hodei beltzak azaltzen direnean
zurrun bilakatzea nahi dut
zeruak zintzilika eusten dieten hariak abail daitezen
hiri hau urezko harkaitzen pean betiko desagertzeko
salbaziorako dei guztiak neure barre iraingarrian debekatzeko,
hitz hustuek eraturiko bakarrizketak
oihartzun jasangaitza itotzean datzalako
neure existentzia laburbildua
arduragabekeriak azkenean irabazitakoan
ibilia naizen giltzapean dauden kale garesti eta zikinetan.
«Garaituen musika hila» liburutik, 2012.
Guardar
Guardar