Waiting for the sun
Leave a CommentKafea hain goxoa ez balitz jada joango nintzatekeen. Ez da ideia ona izan mutil honekin geratzea. Jatorra zirudien Instagramen, baina orain… Hizketan eten gabe dabil, buf… Ez dakit biok kafesnea esne gutxirekin eta azukre barik eskatzea seinale ona den edo berak eskatu duela neuk eskatu dudalako. Eta ez du kaferik dastatu ere.
Hau neska. Ez du fitsik esan jesarri garenetik. Solasaldia errazagoa zen mugikorrean baina orain… Urduri jarri naiz eta urduri nagoenean memelokeriak besterik ez dut esaten. Seguruaski atsekabeturik dago ni ikusitakoan. Lastima. Biok kafesnea esne gutxirekin eta azukre barik eskatu dugunean seinale ona zela sinesten hasita nengoen…
Leave a Comment«There was silence between them. So profound was their love for each other, they needed no words to express it. And so they sat in silence, on a park bench, with their bodies touching, holding hands in the moonlight…»
Leave a Comment