Skip to content

“Diario de un adolescente gay”: Homosexualitatea gizarteratzeko beharra

“Diario de un adolescente gay”: Homosexualitatea gizarteratzeko beharra auxmagazine  Iñigo Lamarcak, batez ere ezaguna Ararteko karguan egindako lanagatik, aurkeztu du «Diario de un adolescente gay», duela hamar urteko argitaratutako «Gay nauzu» izeneko liburuaren itzulpena.

1. Zein izan da liburu honen helmuga nagusia?

“Gay nauzu” 1998an idatzi nuen; aktibista nintzen eta argitaletxeak proposatu zidan. Neure egoera pertsonala normalizaturik zegoen eta testigantza pertsonala hausnarketarekin batera idatzi nuen. Helburua zen gizarteratzea ezkutuan zegoen errealitatea. Zenbat eta ageriagoa bada errealitate hau gero eta aurkako jarrera gutxiago.

2. Inoiz baino errazagoa da zeure burua homosexuala deklaratzea besteon aurrean, hau, positiboa izanik, moda huts bat izan daiteke eta moda bezala, pasatzeko arriskua existitzen al da?

Beti agerian izan dena heterosexuala izan da. Homosexualak joera normaltzat lortzeko beharrezkoa da gizarteratzea. Gauzak hobera doaz , duela urte batzuk hasi zen prozesu hau eta urte barru agian ez beharrezkoa izango kanporatze hau, homosexualitatea guztiz normalizaturik egongo delako.

3. Liburu honen irakurketari mina dario, ados al zaude ikuspen honekin ala iritzi subjektiboa al da?

Bai, horrela da. Ohartu nintzen samin handia zegoela han idatzitakoan. Tamalgarria da pentsatzea gaur egungo nerabe askok ezkutuan dutela beraien homosexualitatea, oraindik ere une latzak pasatu behar dutela, lege mailan asko aurreratu izan arren.

4. Zer falta da homosexualitatearen normalizazioa lortzeko? Belaunaldi bateko kontua izan daiteke?

Ez dugu normalizazioa lortu; erabateko errespetuarekin helduko da, errespetu falta handia dago sektore batzuetan. Argitaratu berri dugun baloreei buruzko txostenean deigarria da ikustea gazteen %40ak ez deritzola ondo haien aurrean bi mutilek edo bi neskek elkar musukatzen ikusteari. Pedagogia lan handia egin beharra dago.

5. Orokorrean, gizartea dituen legeak baino aurrerago dago. Hala ere, Espainian homosexualitatearen kasuan legea aurreratuago dagoela gizartea baino, homofobia handia baita zenbait girotan. Nolatan hobe daiteke hau?

Gizartea ez da bloke monolitikoa, zorionez. Egoera hobetu da jarrera homofoboak badaude ere, emakume edo etorkinekiko aurkako jarrerak dauden bezala. Lege inportanteak eskuratu dira, zati handiak onartu du homosexualitatea baina gizarteratzearen prozesuan jarraitu behar dugu. Lehentasunak lirateke eskolaren esparrua eta 3. adinako kolektibo homosexuala, azken honek errepresio handiena sufritu duelako.

6. Ba al duzu liburu berri baten proiekturik? Agian beste genero literarioarekin saiatuko al zara?

Bai, idaztea oso gogoko dut, gogoa eta asmoa badut baina ez Ararteko karguan egon bitartean. Neure ideia nagusia da saiakera bat non duintasun eskubidea izango den ideia nagusia; pertsona homosexual eta transexualei begira izango da.

AUX Magazine aldizkarian argitaraturiko elkarrizketa 2009ko udazkenean.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies