Eguna gogoratuz nabil ilunabarrero egiten dudan legez hondartza ezkutuan irudiak bilatuz nabil ortzeko izarrak lotuz marra irudikarirekin bi dizdiratsu horiek zure begiak ahoa eratzen duten haien ondoan zure eskuak itsasoak laztanduriko hodeiertzakoak dira eta zerua bi zatitan hausten duen zure adatsean neure babesa aurkitzen dut gauero eguna gogoratuz nabil zeruari so baina zure bisaia baino ez zait azaltzen beste gauza batzuk oroitzen saiatu arren.
Leave a Commentdendako leihotik
Laster niregana etorriko dira eta ez dut lekurik izanen ezkutatzeko ohean sartuta, aiduru nago ba al dituzu entzutea? milaka katu teilatuetan ibiliko bailiran… hotza egiten du eta haizea disipatu eta gero zeru beltza tximeleta zuriz bete da leihotik ikus ditzaket, kristalean hiltzen ailegatzen ari dira eta okerren bilduma baino ez dut gorde zuretzat, nire lagun bakarra laster abiatuko naiz negu aldea ezagutuko dut.
Leave a Comment