Skip to content

Ordu magikoan

Ordu magikoan olerkigintza olerkia  Gaua bakardadea bezain tristea da
hiltzeko ordu magikoa hurbilduz denean
xuxurlapena bezain leuna zure eskuak lotan daudenean
etsipenaz gogoratu nahi zaitut
arrotza neure hirian sentitzea lortutakoan
neure arestiko iragana bisitatu ostean
helmuga ezak zoriontasun apala
gogora ekarri dizkit gure su-etenak
zerbait ez dabilela sinistu nahiko nuke
mekanismo arrunta garela ohartarazi beharrean
aho honetako suak ez dit minik egiten
bereiztezin bilakatu den bidai laburretan
amets guztiak loak hartuta baitaude
eta ondo dela deritzot.

 

 

(«Oinatsen itzala», 2013. Lasarte-Oria Literatur Lehiaketan saritua)

Guardar

Guardar

Guardar

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies